Anton Irakulis enpresaburua errugabetu dute

2018ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
Arabako Auzitegiak Anton Irakulis enpresaburu arabarra errugabetu du. Urvasco eraikuntza eta ostalaritza taldea diruz hustea eta 34,7 milioi euro poltsikoratzea leporatu zion fiskalak, eta 13 urte eta erdiko kartzela zigorra eskatu zuen harentzat. Irakulisen emaztea, bi alaba eta bazkide bat ere errurik gabe utzi dituzte.

Ekainaren hasieran epaitu zituzten, Gasteizen. Epaiketan, Iraculisek ukatu egin zuen enpresaren dirua bere kontuetara desbideratu zuela Urvascoren hartzekodunei dirua ezkutatzeko. Eta argudiatu zuen Urvasco taldeak ustez legez kanpokoak ziren operazioak egin ondoren —2008. urtean—, beste zazpi urtean iraun zuela. 2015ean, konkurtsoa eskatu zuen, eta, 2016an likidatu egin zuten.

Urvascoren porrotak galera handia ekarri zion Arabako Ogasunari ere. Enpresa ageri da atzo jakinarazitako zordun handien zerrendan 1,3 milioiren zorrarekin, eta 2,4 milioi zor dituzte Miaspe eta Moaba filialek ere. Antonen anaia Andres Irakulisena da zordun handienetan bigarrena, Urco Urbasa eraikuntza enpresa (10,7 milioi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.