Irudia Bilbo

Arranorik eta lelo frankistarik gabe

BERRIA

Berria -

2017ko azaroak 3
Bilboko Moyua plazan dagoen Espainiako Ogasun Agentziaren Espainiako armarriak itxura berria du: frankismoaren ikur diren San Joanen arranoa eta Una, grande, libre [Bat, handia, askea] leloa galdu ditu. Hasieran, koroa aldatuko zitzaiola iragarri zuten, baina, oraingoz, lehengoa dauka. Maiatzean hasi ziren obrak. 136.500 euroko aurrekontua izan du Ogasun Ministerioak. Kasu honetan, kostata bete da 2007ko Espainiako Memoria Historikoaren legea. 2012an, Bilboko Udalak ez zuen obra baimenik eman gura izan, armarriak «balio eskultorikoa» zuela argudiatuta. Iaz, berriro eskatu zuen Espainiako Ogasunak, eta, azkenean, onartu egin zioten.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna