Rakel Pego. Gurutze Gorria

«Hiru begirada ditugu, baina bide berean lan egiten dugu»

2014ko abenduaren 27a
00:00
Entzun
«Gurutze Gorria kalean aritzen da, jendearekin, eta diskriminazioa detektatzen dugu», azaldu du Raquel Pegok. Eta, hain zuzen, lan egiten duen erakundeari esker, bazterkeria egoerak gertutik ezagutzen ditu. Immigranteen errealitateaz daki bereziki, eta dioenez, lana aurkitu edota etxebizitza alokatzeko oztopoak handiak dira. Bertze kolektiboetan ere antzekoak pairatzen dituztela badaki, eta horregatik garrantzitsua da harentzat ijito, immigrante eta LGTB kolektiboek elkarrekin lan egitea: «Hiru begirada ditugu, baina bide berean lan egiten dugu, diskriminazioa desagerrarazi nahi dugulako». Eta hirurek eginen dute lan hiru arlotan: juridikoan, sentsibilizazioan eta dokumentazioan. Batak bertzea aberastuko dutela uste du, eta bide horretan proiektu aitzindaria dela iruditzen zaio: «Gogoa badugu; beraz, espero dugu zerbait ona ateratzea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.