EB 2030. URTEAN

2019ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Klima aldaketari aurre egiteko, Europako Batasunak helburu zehatzak eta lotesleak ezarrita dauzka 2030. urterako:

Isurketak. 1990ekoak baino %40 txikiagoak izatea nahi du EBk. 2016. urtean isurketak %23 gutxiago izatea lortu zuen Batasunak, oro har. Espainiak, gaur egun, 1990ean baino%17 gehiago isurtzen du, eta 2030erako xedea 1990ean baino %20 gutxiago isurtzea du orain.

Iturri berriztagarriak. 2030. urterako, energia kontsumo osoaren %32 iturri berriztagarriekin bete nahi du EBk; Espainiak %42ko helburua jarri du.

Efizientzia. Energiaren kontsumoa murriztu eta aurrezpena handitu nahi du Europak, 2030erako efizientzia energetikoa %32 hobetzeko. Espainiak %39ko hobekuntza iritsi nahi du urte horretarako.

Interkonexioa. Sistemen efizientzia eta segurtasuna hobetzeko argindar sistema integratuagoa ezinbesteko ikusten du Europak, eta 2030erako %15eko interkonexioa nahi du. Espainiaren ratioa %2,8 da, baina %15eko helburua hartu du.

Karbono neutraltasuna. Luzerago begira, 2050. urterako, Europako Batasunak nahi du zero izatea bere karbono aztarna garbia. Espainiak helburu horren %90 erdiestea aurreikusten du epe horretarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.