Homeopatia diru publikoz ez ordaintzeko aholkatu dute Frantzian

Jon Rejado.
2019ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
Homeopatia Gizarte Segurantzaren bitartez ordaintzeari uzteko aholkatu dio aditu talde batek Frantziako Gobernuari. Egoera aztertzeko eskatu zion gobernuak Osasunaren Goi Agintaritzari —erakunde publiko independentea da—. Erakunde horrek 24 gaitz aukeratu zituen, eta bederatzi hilabetez aztertu zuten homeopatiak nola eragiten zien. Ikerketaren ostean aholkatu dute diru publikoz ez laguntzeko, ez dutelako aurkitu homeopatiak «eragina duen frogarik».

Ikerlariek 1.200 produktu homeopatiko ikertu zituzten bederatzi hilabete horietan. Horrez gain, mila artikulu zientifiko inguru aztertu zituzten, produktu horiek merkaturatzen dituzten enpresenak barne. Lan horren ostean azaldu dute «azterketa sendoa» falta dela egiaztatzeko zer eragin duen homeopatiak gaixoen gorputzean. Are gehiago, aholkatu dute homeopatiak ez dezala atzeratu bestelako sendabiderik, batez ere gaixotasun larrietan. Alegia, eskatu dute, gaixorik dagoen pertsonak produktu homeopatikoa hartu arren, medikuak ezar diezaiola egiaztatutako eragina duen sendabidea.

Frantziako Gizarte Segurantzak diru publikoz ordaintzen du homeopatia gaur egun. Ikerketaren emaitzak ezagutu ondoren Osasun Ministerioak erabaki beharko du produktu horiek ordaintzen jarraituko duen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.