3.850 milioiko zorra pilatu dute aurten erakundeek

2020ko urriaren 1a
00:00
Entzun
Zerga bilketaren erorikoak eta zenbait gastu gehigarriri aurre egin behar izateak asko handitu du Hego Euskal Herriko erakundeen zor publikoa. Espainiako Bankuaren datuen arabera, 2020ko lehen hiruhilekotik bigarrenera 3.856 milioi euro handitu da gobernuen eta aldundien zorra. %26ko igoera da, ezohikoa hain tarte labur baterako. Nolanahi ere, egia da 2020 hasieran azken urteetako mailarik txikienean zegoela zor publikoa, erakundeek azken bi urteetan izandako superabitari esker.

Eusko Jaurlaritzak 10.497 milioi euroren zorrak zituen ekainaren amaieran, hiru hilabete lehenago baino 1.521 milioi gehiago (+%16,9). Edonola ere, iazko bigarren hiruhilekoan baino gutxiago da. 2019 amaieran eta 2020 hasieran 1.800 milioiko zorra kitatu zuelako. EAEko BPGaren %12,1etik %14,9ra egin du jauzi zorrak.

Proportzionalki zor handiagoa du Nafarroako Gobernuak, %18,1ekoa (+3,9 puntu). Kopuru osoetan, 3.629 milioi zor ditu, eta horietatik 618 milioi hartu ditu azken hiruhilekoan (+%20,5).

Are ikusgarriagoa izan da aldundien zorraren bilakaera: %63,4 handitu da, 4.426 milioira arte. Zorpetze berrirako baimenik ez dutenez izan orain arte, zenbait gasturi aurre egiteko hartutako maileguek osatzen dutela pentsa daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.