EBko eskualdeen sailkapenean, bigarren taldean

2020ko martxoaren 7a
00:00
Entzun
Hego Euskal Herriko bi erkidego autonomikoek %3 inguruko hazkundea izan zuten 2018an, baina pixka bat atzera egin dute Europako Batasuneko biztanleko BPGaren sailkapenean. Eurostaten arabera, Euskal Autonomia Erkidegoak EBko BPG per capita-ren %118 izan zuen 2018an; Nafarroak, berriz, %112. Aurreko urtearekin alderatuta, puntu bana galdu dute biek. Akitaniak %92 du (27.800 euro biztanleko).

Eurostatek kalkulatu duenez, Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak72.170 milioiko BPGa dute; hau da, 36.300 euro biztanleko (+700 euro), erosahalmen parekatuan neurtuta (PPS). Nafarroak, berriz, 20.282 milioi euro, hots, 34.300 euro biztanleko (+600).

Erresuma Batua EBtik atera izanak ia bi bilioi euro kendu dizkio batasunaren ekonomiari, eta 200 euro handitu du biztanleko BPGa, 30.200 euroraino.

Hego Euskal Herriko erkidegoak bigarren taldean daude aberastasunari dagokionez. Oso urrun dituzte aberatsenak —Luxenburgo (%263), Irlanda Hegoaldea (%225), Irlanda Ekialdea eta Erdialdea (%210)—, baina baita txiroenak ere —Mayotte (%30), eta Bulgariako Ipar-Mendebaldea (%34) eta Ipar-Erdialdea (%35).

Orokorrean, kontinentearen ekialdean daude eskualderik pobreenak, baina badira txiroak hegoaldean ere bai: Italiako Calabria (%56), Portugal Iparraldea (%65), Espainiako Extremadura (%67).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.