Irudi hobea ematea izango da gaur Athleticen lehen zeregina, Cadizen

ainara arratibel gascon
2022ko apirilaren 21a
00:00
Entzun
Athleticek kolpe gogorra hartu zuen igandean San Mamesen, Celtaren aurka 0-2 galdu ostean. Partida kaskarra jokatu zuen, eta Europarako sailkatzeko aukera gehienak galdu zituen. Gaur bestelako irudi bat emateko asmoz zelairatuko da Cadizen. Baina ez du lantegi erraza, etxekoek irabazi egin baitzuten astelehenean Bartzelonaren zelaian, eta hauspotuta iritsiko baitira gaurko neurketara. Hala nabarmendu zuen Marcelino Garcia Toral zuri-gorrien entrenatzaileak berak: «Uste dut denboraldiko Cadiz onena izango dugula aurrean. Partida zaila izango da. Oso bizi jokatu beharko dugu zerbait lortzeko». Teknikariak berak onartu zuen kolpe gogorra izan dela igandeko porrota. «Izorratuta gaude. Baina hori ezin da aitzakia izan».

Onartu zuen ez direla ailegatu ezarritako helburuetara. «Aurreko sasoian baino talde lehiakorragoa izan gara. Baina ez da nahikoa izan helburuak lortzeko».

Iñigo Martinez deialdian sartu da: erdiko atzelariak jokatu egingo duela ziurtatu zuen Marcelinok. «Jokalari oso garrantzitsua da guretzat, funtsezkoa. Sasoi honetan errendimendurik onena eman duena da». Sancet, berriz, kanpoan geratu da, pubisean arazoak baititu.

CADIZ-ATHLETIC
Cadiz.Ledesma; Akapo, Hernandez, Chust, Espino; San Emeterio, Alcaraz, Alejo, Idrissi; Lozano eta Negredo.
Athletic. Simon; De Marcos, Yeray, I. Martinez, Balenziaga; Berenguer, Vencedor, Dani Garcia, Muniain; Raul Garcia eta I. Williams.
Epailea. Pizarro Gomez.
Lekua. Mirandilla Berria estadioa.
Ordua. 20:00 (La Liga).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.