Bolada txarra etetea du erronka gaur Anaitasunak

Berria

2018ko otsailak 14
Asobal ligako azken lau partidetan puntu bakarra batu ondoren, irabazteko premia du gaur Anaitasunak, Teucroren pabiloian. Juanto Apezetxearen taldeak Europan sartzeko borrokan segitzen du. Bosgarren postuan dago, hogei punturekin, baina ezin du lo hartu, atzetik datozen taldeak estutzen ari baitira. Lehia estua da postu horietan. Teucro hamabigarren dago, hamalau punturekin. Baina etxean beti izan da aurkari zail eta deserosoa.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna