Aniztasun handia izan da BERRIAn urtean gehien irakurrietan

urtzi urkizu
2020ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Korrikaren ibilbidea jasotzen zuen artikulua izan da 2019an BERRIAko webgunean bisita gehien izan dituena, baina zerrendako aurrenekoei erreparatuta, aniztasun handia dagoela ondoriozta daiteke. www.berria.eus/urtekoirakurrienak2019 orrialde berezian, gehien irakurri diren 60 artikuluak bildu ditu egunkariak.

Heriotzek espazio berezia dute zerrendan, eta Jon Barberena bertsolariarena eta IƱigo Muguruza musikariarena ageri dira bigarren eta hirugarren postuetan. Horiekin batera, lehen postuen artean dago suizidioaren inguruan azaroaren 3an argitaratu ziren artikuluen artean atera zen elkarrizketa bat: Aitziber Garmendia aktorearena. Sorta hartan Edurne Pasabani eta Markel Irizarri eginikoak ere urtean gehien irakurrietakoak dira.

Bosgarren tokian dago, bestetik, Jazarpenaren aurrean, babesa agertu dio BERRIAk Onintza Enbeitari lerroburua zuen oharra. Seigarren tokian, Disneyko Olentzerori, egurra erreportajea ageri da.

Elkarrizketetan, Bel Pozueta Altsasuko gurasoari eta Joan Mari Irigoien idazleari egindakoak daude gehien irakurri direnen artean, baita Ane Ibarzabal eta Unai Martinez Gazte Koordinadora Sozialistako bozeramaileei egindakoa ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.