Madrilek hartutako erabakiekin bat egingo du PSOEk

2018ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Kataluniako Parlamentuaren jardunaren harira Espainiako Gobernuak Auzitegi Konstituzionalean jarriko dituen balizko helegiteak babestuko ditu PSOEk. Horixe jakinarazi zuen atzo Pedro Sanchez alderdiaren idazkari nagusiak. 155. artikuluaren ezarpena erabaki zenean bezala, beraz, Madrilek Kataluniarekiko hartutako erabakiak sostengatuko dituzte. Sanchezek adierazi zuen hautu hori egin dutela «Katalunian legedia babestea» dutelako helburu, eta zuzenbide estatuaren «arrakalatzearen» kontra daudelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.