«Bakearen aldeko eragileak» batzera deitu ditu Sortuk

Berria -

2016ko abenduak 21
«Bakearen aldeko herritar, eragile nahiz alderdi guztiak batzeko garaia da». Mezu horixe zabaldu zuen Sortuk, atzo, Luhuson (Lapurdi) atxilotutakoak aske geratu ondoren: «Euskal gizarteak bake osoa eta behin betikoa nahi du. Ezin dugu onartu bakearen etsaiek herri hau konponbiderik gabeko agertoki batera eramatea».

Basque Friendship taldeak ere babesa agertu zien atxilotuei, atzo, ohar bidez: «Gizarte zibilaren zeregina hil edo bizikoa da armagabetze ordenatua berme guztiekin egiteko». ELA sindikatuak herri mobilizazioen garrantzia nabarmendu zuen: «Gakoa izan da Luhusoko atxilotuen askatzean».

EH Bilduk, berriz, atxiloketei buruz galdetu zion Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzari, haren «isiltasuna» dela-eta, jarrera bat har dezan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna