Gure Esku Dago-ren aldarrikapena Espainiako Vueltan

2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Aurtengo Frantziako Tourrean bezala, Gure Esku Dago dinamikak aldarrikapen bat egingo du Espainiako Vueltan, lasterketa Euskal Herritik pasatzen denean. Tourraren azken-aurreko etapa Lapurditik igaro zenean, Gure Esku Dago-ren ekinbide batek «Euskal Herria bizirik dagoela erakutsi zion munduari, eta herri gisa aurrera egin nahi duela», dinamikak ohar baten bidez esan duenez, eta hilaren 12an antzeko xedea izango du, Bizkaian, Vueltaren 17. etapan —Getxo-Oiz—. Libertad es decidir, etorkizuna gure esku dago lelopean, erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria egingo du «era baketsuan eta alaian».

Ekinbide hori «babestu eta hauspotzeko», argazki erraldoi bat aterako dute datorren igandean, Oizko San Kristobal ermita ondoan, 12:00etan. Tontorrera oinez zein bizikletaz igotzeko deialdia egin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.