Sarek antolatutako bizikleta martxa abiatu da Etxarritik

2022ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Sarek euskal presoen eskubideen aldeko bizikleta martxa bat hasi zuen atzo goizean, Etxera bidea gertu lelopean; Etxarri Aranaztik (Nafarroa) abiatu da itzulia, eta igandean amaituko da, Donostiako Bulebarrean. Bosgarren aldia izango da aurtengoa, eta berrogei bat lagun irten dira Nafarroako herri hartatik.

Abiapuntuan Silvia Marañon Etxarriko alkateak agurra egin zien parte hartzaileei. Haren hitzetan, azken urteetan espetxe politikan eginiko «aldaketek eta urratsek oraindik bide luzea dute egiteko, benetan salbuespena atzean utzi eta legeria arrunta ezarriz, presoek etxeratze prozesua gauza dezaten». Nafarroa, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan barrena ibiliko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.