Sute handi bat itzali dute Etxebarriko biltegi batean

2019ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Astelehen eguerdian sute bat piztu zen Etxebarriko (Bizkaia) Saga eraikinean. Bertako Nuuk enpresako bizikleta, motor eta auto elektrikoen lur azpiko solairuan hasi zen, eta garrek berehala hartu zuten eraikin osoa. Suhiltzaileek atzo goizean lortu zuten sutea kontrolatu eta amatatzea, ordu luzez lanean jardun ostean. Izan ere, sua haizebiderik gabeko eremu batean piztu zen, eta, ondorioz, suhiltzaileek zailtasun handiak izan zituzten sorburura iristeko. Jakinarazi dute haizebiderik ez izateak eragotzi zuela garrak eraikinetik kanpo hedatzea. Ke laino beltz ikusgarria sortu zuen suakberehala: Basaurira eta Bilboko Bolueta eta Txurdinagara iritsi zen. Zauriturik ez dela egon adierazi dute Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileek, baina kalte material handiak egon dira. Udaleko teknikariek eraikina aztertuko dute egituran kalterik ba ote den ikusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.