Irudia. Orio

Iheslarien itzulera «irudikatu» dute

JON URBE / FOKU.
2018ko uztailaren 8a
00:00
Entzun
Kalera Kalera dinamikaren barruan, euskal iheslari eta deportatu ohien taldeak ekitaldi bat egin zuen atzo Orion (Gipuzkoa), Euskal Herriko gatazka politikoa dela-eta oraindik atzerrian daudenen etorrera «irudikatzeko». Eguerdian, Oria ibaian barrena ontzi jaitsiera bat egin zuten; ondoren, ekitaldi politiko bat, eta, gero, bazkaria. Taldeko bozeramaile Jon Irazolak salatu zituen Espainiako Auzitegi Nazionalak egun ihesean eta deportatuta daudenei jarritako trabak: auzibideei buruzko informaziorik ez ematea; preskripzio epeak «maltzurki» luzatzea, «fiskaltzaren kolaborazioarekin»; eta torturak «kutsatutako» sumarioak ez baliogabetzea. Irazolaren arabera, egun, 70-80 iheslari inguru daude, horietatik hamalau deportatuta, eta aipatutako «oztopo juridikoak gaindituta», horietatik %80 inguru «etxeko bidea hartzeko baldintzetan» izango lirateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.