Lau polizia ikergai, U-1eko oldarraldiengatik

2018ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Espainiako hiru polizia ikertzen hasi da Bartzelonako zazpigarren instrukzio epaitegia, joan den urriaren 1ean egindako erreferendumean Bartzelonako Pau Claris institutuan izandako jarrerarengatik. Epaitegi bera beste bi polizia ikertzen hasi zen joan den uztailean, erreferendumaren egunean Mediterrania ikastetxean izan zuten jokabidearengatik. Lau dira ikerketapean dauden poliziak; izan ere, atzo inputatutako polizietako bat uztailean ere inputatu zuten.

Mediterrania ikastetxean gertatutakoaren harira, instrukzio epaileak bere autoan dio bi poliziaren jarrera «neurriz kanpokoa» izan zela, eta jendetzarengana jo zutela, eta «egoera biolento bat bultzatuz».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.