Pedro Azpiazu: «Guretzat ez da nahikoa»

2020ko uztailaren 31
00:00
Entzun
Radio Euskadin eginiko elkarrizketa batean, Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi du Nafarroak Espainiako Gobernuarekin adostutako %2,3ko defizit helburua ez litzatekeela nahikoa izango EAErako.

Hori izan beharko lukeen argitzeko, uste du Madrilek lehenbailehen deitu beharko lukeela Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistora. Gogoratu du bilera hori uztaileko lehen astean egiteko «konpromiso politikoa» zegoela, baina azkenean ez dutela egin. Azpiazuk nabarmendu du Jaurlaritzak «argi» izan nahi duela zein den defizitaren egoera, zorpetu ahal izateko, aurrekontuak zehazteko eta gastu publikoari eusteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.