Tirunesh Dibabak Radclifferengana gerturatu nahi du

Tirunesh Dibaba, iaz, Chicagon. EFE.
2018ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Pistan irabaz daitekeen guztia irabazi ondoren, maratoian ari da buru-belarri Tirunesh Dibaba (Bekoji, Etiopia, 1985). Etzi, laugarrenez lehiatuko da, estreinakoz Berlinen. Hiru maratoi besterik ez ditu behar izan proba horretako inoizko onenen artean egoteko. Bosgarrena da, 2.17.56ko markarekin, iaz Londresen lortua. Bi atletak bakarrik egin dute korri azkarrago: Paula Radcliffe britainiarrak eta Mary Keitany kenyarrak. Radcliffena da, hain zuzen, munduko marka, 2.15.25, duela hamabost urte Londresen egindakoa. Makina bat urtez inor ez da gerturatu haren denboretara, baina, iaz, Londresen, Keitany eta Dibaba bikain aritu ziren. Kenyarrak irabazi zuen, eta inoizko marka onenetan bigarrena lortu du: 2.17.01. Haren atzetik sailkatu zen Dibaba. Berlinen ez da ariko Keitany, eta hori baliatu nahi du etiopiarrak, irabazi eta Radclifferengana gehiago gerturatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.