'Baserria'-ren finalak %3,4ko kuota izan du

2021eko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Euskal Telebistan, albistegiez gain, emankizun esanguratsu bat izan da asteburuan: igande gauean, Baserria-ren finala eman zuen ETB1ek. Reality horren emankizunak %3,4ko ikusle kuota lortu zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan —22.000 ikus-entzule—. Denboraldiaren batezbestekoa, finalera iritsi aurretik, %2,9 zen. Lehen denboraldiko finala martxoan eman zuen ETBk, eta, orduko hartan, %5,4ko ikusle kuota lortu zuen —%4,7koa izan zen denboraldiaren batezbestekoa—. ETB aztertzen ari da hirugarren denboraldia egin ala ez.

Bigarren denboraldiko irabazleak Asier Alegria eta Tania Llanos izan dira —txapela eta 6.000 euroko saria lortu dituzte—. Gaur, 22:30ean, Baserria zuzenean saioan agertuko dira irabazleak, beste lehiakide gehienekin batera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.