GAKOAK

2022ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Ospitaleetako amatasun unitateen segurtasuna indartzeko, neurri hauek hartuko dira:

1. Txartel elektronikoa. Osasun langileek eta senideek identifikazio txartel elektronikoa erabili beharko dute amatasun unitateetan sartzeko.

2. Kamerak. Ospitaleetako kanpoaldean kameren bidezko zaintza sistemak indartuko dira. Basurtun, itxi egingo dira pabiloiaren alboetako sarbideak, eta alarma jarriko dute larrialdietarako atean.

3. Jaioberrien protokoloa. Haur jaioberrien gurasoei ahoz azaldu ez ezik, paperean ere emango zaie Ez nazazue bakarrik utzi protokoloa.

4. Osasun profesionalak. Behartuta egongo dira nortasuna adierazten duen txartela ongi ikusten den tokian eramatera. Uniformeak hobeto gordeko dira, gune itxietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.