Irudia. Zumarraga

Hamalau zauritu Zumarragan, istripuz

JUANAN RUIZ / FOKU.
2020ko urtarrilaren 9a
00:00
Entzun
Zumarragan (Gipuzkoa) 11 ibilgailuren arteko istripu larria gertatu da, Beasainera (Gipuzkoa) bidean. Lau kamioik, bost autok eta bi furgonetak egin dute talka, eta hamar pertsona zauritu dira; bi, larri. Lau zauritu Donostiako ospitalera eraman dituzte, eta beste hamarrak Zumarragakora eta Debagoienekora. 56 urteko kamioi gidari bat «oso larri» eraman dute Donostiako ospitalera. Hara eraman dituzten beste zaurituak: bi emakume (bata 48 urtekoa eta bestea 72koa) eta gizon bat (45 urtekoa). Beste ospitaleetara eramanak, berriz, zazpi gizon (35-58 urte artekoak) eta bi emakume (48 urtekoa bata eta 66koa bestea). Istripua dela eta, sei orduan itxita egon da errepidea. Segurtasun Sailak esan du istripua izan denean behe laino handia zegoen inguruan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.