LEGEAREN PAUSOAK

2021eko abuztuaren 3a
00:00
Entzun
Eskaria
Pazienteak eskaera formal bat egin behar dio medikuari, eta medikuak adierazi beharko dio beste hautu batzuk ere badirela, eta zaintza aringarrien berri eman beharko dio.
Berrestea
Pazienteak eskaera berretsi behar du, hamabost egunen buruan:medikuak berriz aztertuko du, «era librean» egindakoa izan dela ziurtatzeko.
Beste mediku bat
Pazienteak duen arazoan aditua den beste mediku batengana jo beharko du hasierako medikuak, eutanasia egiteko baldintzak betetzen direla ziurtatzeko.
Txosten bat
Beste mediku horrek (bigarrenak) txosten bat aurkeztu beharko du kasuaren inguruan.
Batzordea
Autonomia erkidegoek berme eta ebaluazio batzordeak eratu beharko dituzte kasuak aztertzeko, eta horiek onetsi beharko dituzte gero eskabideak. Hurrengo galbahea dira.
Ebazpena
Batzordeko bi adituk txosten bat egingo dute, eta handik bi egunera (gehienez ere), ebazpena eman beharko diote batzordeari.
Eutanasia
Batzordeak ere kasua onesten badu, pazienteak medikuari adierazi beharko dio nola egin nahi duen eutanasia. Hala nahi badu, atzera egiteko era ere izango du beti pazienteak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.