Autogobernuaren eztabaida zabaldu nahi dute Nafarroan

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Datorren urteko maiatzean amaituko da legealdia, eta ordurako Nafarroako estatus politikoari buruzko eztabaida martxan egotea nahi du EH Bilduk. Adolfo Araiz eta Bakartxo Ruiz bozeramaileek agerraldi bat egin zuten atzo urte politiko berriaren ardatzak xehatzeko. Bertan, Araizek adierazi zuen Nafarroaren autogobernuari buruzko eztabaida «gutxienez» martxan jarri beharra dagoela, uste baitu legealdian «oso pauso gutxi» eman dituztela alor horretan.

Zehazki, salatu du Espainiako Gobernua, PPren gidaritzapean egon den urteetan, «itxita» azaldu dela «edozein planteamenduren aurrean», eta beharrezkotzat jo du aurrerapausoak ematea «nafarrek beren etorkizuna erabakitzeko eskubidearen» aitortzan.

Halaber, legegintzaldia amaitu aurreko azken urte politikoaren garrantzia azpimarratu dute Ruizek eta Araizek, eta gogorarazi datozen hilabeteetan hogei bat foru lege tramitatu behar dituztela; besteak beste, berdintasunari, tokiko mapari eta Poliziari buruzkoak. 2019ko maiatzeko udal eta foru bozetan «gehiengo soziala gehiengo politiko» bihurtzera deitu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.