Gipuzkoak auzitara eramango ditu aldundiko kideen aurkako irainak

Esan du defendatu egingo duela erakundeko langile eta kargudunen «izen ona». Fiskaltzara bidali ditu hainbat kontutatik idatzitako mezuak

Jon Ander De la Hoz -

2018ko maiatzak 25
Gipuzkoako Foru Aldundiak «irmotasunez» defendatuko ditu erakundeko langileak eta kargudunak sarean jasotzen dituzten «irain eta difamazioetatik». Hala adierazi zuen atzo, ohar bidez, aldundiko bozeramaile Imanol Lasak: «Aldundiak erabaki hori hartu du, azken hilabeteetan erakunde honetako kideei eta zenbait epaile, politikari eta kazetariri eginiko akusazio eta erasoei emandako erantzun gisa». Halaber, Lasak gaineratu du aldundiko kideei jaurti dizkietela «gezur eta irain» horiek, eta Gipuzkoako biztanle guztien «ordezkari» direla haiek.

Horrez gain, aldundiak jakinarazi du «difamazio eta gezur larrienak» Gipuzkoako Fiskaltzara helarazten jarraituko duela, eta salaketak jarriko dituela horiek «behin eta berriz» egiten dituztenen aurka. Orain artean, sare sozialetako zenbait kontu ixteko agindu du fiskalak. Lasak zehaztu du kontu horietako gehienak anonimoak direla: «Sareak eskaintzen duen anonimotasunean babestuta aldundiko langile eta goi karguak delitu oso larriak egiteaz akusatzen dituzten kasuak ikusten ari gara azkenaldian».

PSNren proposamena

Bestalde, PSNk lege proposamen bat aurkeztu zuen atzo Nafarroako Parlamentuan, «bizitza digitala» erregulatzeko. Besteak beste, PSNk zera proposatu du: 14 urtetik beherakoei sare sozialak erabiltzea debekatzea, deskonexio digitala arautzea, sarean ahaztua izateko eskubidea bermatzea eta sareko azken nahia erregulatzea.

UPNk eta EH Bilduk lege proposamena tramitatzearen alde bozkatu dute, eta abstentziora jo du Geroa Baik. Parlamentuak ontzat jo du gai hori lantzeko batzorde bat eratzea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna