Irudia. Bilbo

Selektibitatea hasi dute 12.782 ikaslek

ARITZ LOIOLA / FOKU.
2021eko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Atzo hasi ziren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 12.782 ikasle selektibitate esaten zaion USE unibertsitatera sartzeko ebaluazioa egiten. Azterketari gehienak emakumeak dira —Lanbide Heziketako ikasleen %69 eta Batxilergokoen %57—. Hizkuntzari dagokionez, proba euskaraz egitea erabaki dute ikasle gehienek: Batxilergoko ikasleen %75ek eta Lanbide Heziketako %55ek egin dute hautu hori. Koronabirusaren pandemiak eskatzen dituen babes neurrietara egokitutakoa izango da aurtengo proba ere. EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen campusak ez ezik, BEC, Ficoba eta Iradier Arena ere erabiliko dituzte. Gainera, iaz azterketetan egindako aldaketak mantentzea erabaki dute, ikasleek aukera gehiago izan ditzaten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.