Urrira arte, %2,4 gehiago bildu dute hiru foru ogasunek

2019ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Finantzen Euskal Kontseiluaren helburutik ez dago urrun Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ogasunek egindako bilketa urrira arte. 2019rako %2,7ko igoera aurreikusi du organo horrek, 15.386 milioi euro guztira. Arabak atzo jakinarazi zituen urriko datuak, eta Bizkaiak eta Gipuzkoak emandako informazioa osatu du: urteko lehen hamar hilabeteetan %2,4 hazi da bilketa (299 milioi euro), 12.744 milioi aurora arte.

Lurraldeka, Bizkaian igo da gehien bilketa, %2,8 hazi baita, 7.097 milioi eurora arte; Gipuzkoan ere gora egin dute ogasunaren sarrerek, %2,8ko helburu orokorraren azpitik, baina ez urrun, %2,2 hazi baita (3.800 milioi euro); eta Araban, berriz, apalago dabil, baina hazten—%1,2 igo da, 1.848 milioi eurora arte—.

Lan errentek egin diote berriro ekarpenik handiena bilketari, eta urrira arte atal hori hazi da gehien; hiru lurraldeetan, gainera. BEZaren bilketak ere gora egin du, kontsumoa igo egin duen seinale, ogasunenarabera. Sozietate zerga, berriz, behera doa, eta joera hori ere hiru lurraldeetan islatu daurteko lehen hamar hilabeteetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.