LAB eta CCOO kritiko azaldu dira proposamenarekin

2022ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
LAB sindikatua ez dator bat Jaurlaritzaren lege proposamenarekin. Uste du abiapuntua okerra dela, egungo babes sistema «porrot» egin duen eredua delako. Horregatik, sistema indartzea eta garatzea «premiazkoa» dela azpimarratu du, besteak beste, laguntzak lanbide arteko gutxieneko soldatarekin parekatuta. Eztabaida sakonagoa eskatu du.

CCOOk ere iritzi dio eskaera egiten duten guztiek jaso beharko luketela laguntza, eta, beraz, baldintzak eta kopuruak aldatzea proposatu du. Jaurlaritzari «eskuzabala» izateko eskatu dio, testuak ahalik eta babes zabalena izan dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.