2023rako zazpi eskola berrituko ditu Jaurlaritzak

2019ko ekainaren 13a
00:00
Entzun
Datozen urteetan zer inbertsio egingo duen hezkuntzako azpiegituretan, horri buruzko plan bat aurkeztu du Eusko Jaurlaritzak. Zazpi egitasmo nagusi dituzte: institutu berria Gasteizko Salburua auzoan; Tolosako Orixe institutuaren eraikin berria; Dantzerti eskolaren egoitza berria, Bilbon; Ispasterko eskola handitzea; ikastetxe berria Gasteizko Zabalgana auzoan; Muskizko institutua handitzea; eta Zumaiako institutuaren eraikin berria. Lan handi horiekin batera, txikiagoak ere badira planean: 250 bat.

Jaurlaritzak 318 milioi euro jarriko ditu azpiegitura lan horietarako, aurreko planean baino hogei milioi gehiago —%7ko igoera da hori—. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak nabarmendu du hezkuntza kalitatean eragina dutela hobekuntzek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.