PERTSONAIA. Thomas Piketty

Ezberdintasuna eta haren jatorri ideologikoa

Irune Lasa.
2019ko irailaren 13a
00:00
Entzun
Bi milioitik gora ale salduta, itzal eta eragin handia izan duen Le capital au XXIème siècle (Kapitala XX. mendean) liburuari jarraipena eman dio Thomas Piketty ekonomista frantziarrak Capital et idéologie (Kapitala eta ideologia) liburu berriarekin eta zeresana emango du, ziur hurrengo hilabeteetan. Ezberdintasunaren hazkundea aztertuz jarraitu du Pikettyk orain ere; hori bai, haren arabera, aurrekoan egindako bi hutsune bete ditu: batetik, Mendebaldeko ekonomiaz gain, historiako beste une batzuk eta munduko beste ekonomia batzuk ere aztertu ditu. Bestetik, ezberdintasunaren iturri diren ideologia politikoak ere oso kontuan izan ditu. Horrez gain, 1.232 orriko liburuak desberdintasunari aurre egiteko proposamen berritzaileak ere baditu, langileen jabetzaz, aberastasunaren zergapetzeaz...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.