BAKARRIZKETA

Ezer ez da betiko

URS FLUEELER / EFE.
Irune Lasa.
2018ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
1. Ezer ez da betiko, ez. Ezta euria ere. Horri buruz ari zinen? Ez, bada;General Electric konpainiari buruz ari nintzen. Datorren asteartean, ekainaren 26an utziko dio Industriako Dow Jones indizeko kide izateari.

2. Enpresa puska da, baina, General Electric. Historikoa. Hala da. New Yorkeko burtsako Dow Jones indizea 1896an sortu zen, AEBetako ekonomiako30 konpainia garrantzitsuenak zerrendatzeko. Sorrera hartan, jada, GE indizean sartu zen, eta, 111 urteren ondoren, fundatzaile haietatik gelditzen zen konpainia bakarra zen —1899an eta 1901ean soilik gelditu zen kanpoan—.

3. Hori, konpainia erraldoi horietako bat zen. Zer gertatu zaio? Mundua aldatu egin dela, ekonomia aldatu egin dela. Berdin diola AEBetako botere industrialaren sinbolo izatea ez bazara gai aro berrietara egokitzeko. Ezer ez dela betiko.

4. Ekonomia aldatu? Bai, zera; hor goian beti betikoak. Betikoak, baina sakelak beste akzio batzuekin beteta. Apple, Visa, McDonalds, IBM, Goldman Sachseta halakoak dira orain AEBetako puntako konpainiak. General Motors ere 2009an desagertu zen Dow Jonesetik.

5. Dena den, handia izanagatik ere, General Electric ez dago bere onenean. Hala da. Galerak eta likidezia arazoak ditu; turbinen eskaria murriztu egin zaio, eta ezinbestekoa izango du berregituratzea. Haren akzioek, aurten soilik, balioaren laurdena galdu dute. 13 dolar balio du GEren akzio batek. Dow Jonesko akzio garestienak, Boeingenak, berriz, 341 dolar.

6. Eta zeinek hartuko du orain GEren tokia? Wallgreens parafarmazia kateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.