BAKARRIZKETA

Gizentasuna, pisua ekonomiarentzat

SAHENKA GUTIERREZ/ EFE

Irune Lasa -

2019ko urriak 13

OCDE Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearen arabera, bere kide diren 36 herrialdeetatik 34k gehiegizko pisua dute eta ia erdiek obesitatea.

1 ...Herrialde batek obesitatea izan dezake? Hitz egiteko modu bat da. Gizentasunaren arazoa larria dela erakusten duen txosten bat argitaratu du OCDEk. Erakundeak azaldu duenez, obesitatea borrokatzea bultzagarria izango litzateke ekonomiarentzat eta ongizatearentzat. OCDEko herrialdeetako biztanleriaren %60 dago gizenegi, eta obesitatearen ehunekoa hazten ari da etengabe. 1994an, %15,4 ziren obesoak; 2006an, %18,1; eta 2016an, %23,2. Kalkulu horien arabera, gaur egun munduan 50 milioitik gora dira obesitatea duten pertsonak.

2. Ados. Beste guztiak berdin dio, baina ekonomiarentzat txarra bada... Zenbateko zehatzak eman ditu erakundeak. Gizentasunaren ondorioz, OCDEko herrialdeek%3,3ko galera dute euren barne produktu gordinean. Horri gehitu behar zaio gizentasunaren hedatzearen eraginez osasun sistemen gastua nabarmen ari dela handitzen. Txostenaren kalkuluen arabera, OCDEko herrialdeetako osasun sistemen gastu osoaren %8,4 doa gizentasunarekin lotutako gaixotasunak artatzera. AEBetan datua okerragoa da: gaixotasun horiek osasun gastuaren %14 hartzen dute.

3. Baina ez litzateke ahaztu behar gizentasunaren atzean arrazoi ekonomikoak ere egon daitezkeela. Arrazoi. Hori ere badio txostenak. Europako Batasuneko 28 herrialdeetan diru sarrera txikieneko taldeko gizonak obesoak izateko probabilitatea %90 handiagoa da. Eta diru sarrera txikieneko emakumeentzat obeso izateko probabilitatea %50 handiagoa da.

4. Desberdintasunen ondorioa. Baina, aldi berean, gizentasunak desberdintasun hori sendotu egiten duela uste du OCDEk. Eskola garaian gizenegi dauden haurrek errendimendu txikiagoa izaten dute. Hazterakoan, goi mailako ikasketak amaitzeko probabilitate askoz txikiagoa dute. Lan munduan ere, gizentasunak desorekak indartzen ditu, finkatu. Hurrengo urtean lanik gabe egoteko probabilitatea %8 handiagoa da gizentasunari lotutako gaixotasun kronikoren bat dutenentzat.

5. Jakina da gizentasuna lotuta dagoela osasun arazoekin. Hurrengo 30 urteetan, obesitateari lotutako gaixotasunengatik 90 milioi pertsona hilko dira OCDEko 36 herrialdeetan. Gaixotasun horiek hiru urte murrizten dute bizi itxaropena.

6. Eta konponbidea? Txostenaren arabera, dentsitate handiko elikagaien —patata frijituak, pastelak…— kaloriak %20 gutxituz gero, urtero milioi bat gaixotasun kroniko gutxiago izango lirateke munduan.

7. Eta ekonomia, gaur egun dagoen bezala, kaltegarria balitz jendearen osasunarentzat? Eragozpena balitz osasungarriago jateko? Astirik ez balu utziko bizimodu aktiboago baterako? Uf, denbora behar da horri buruz pentsatzeko, eta astirik ez. Mokadu bat eta lanera?

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Jendea maskararekin, Hendaiako tren geltokian. / ©Guillaume Fauveau

Leku publiko itxietan maskara erabiltzea baitezpadakoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Ekhi Erremundegi Beloki

Jean Castex Frantziako lehen ministroak adierazi du heldu den astetik aitzina sartuko dela indarrean neurria Frantzian eta Ipar Euskal Herrian. Frantzia iparraldean eta Paris ingurunean foku gehiago agertu dira azken asteetan.

Nekane Murga jarduneko Osasun sailburua agerraldi batean. ©David Aguilar

80 kasu gehiago agertu dira Hego Euskal Herrian

Andoni Rekondo Izagirre - Joxerra Senar

Azken 24 ordutan 58 kasu agertu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta beste 22  Nafarroan. Beste pertsona bat hil da COVID-19aren ondorioz

Iruñeko Carlos III etorbidean, jendea maskara eramanez. Erabilera orokortzen ari bada ere, joera hori areagotzea bilatzen du administrazioak. / ©IÑIGO URIZ /FOKU

Kalean ere, maskararekin

Joxerra Senar

Maskara erabili behar da toki irekietan eta itxietan: gaurtik aurrera Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; bihartik Nafarroan. Hegoaldean, 80 kasu agertu dira, eta birusaren aurrean erne egotera dei egin dute.

Herritar bat maskara jantzita duela, artxiboko irudian. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Larunbatetik aitzinera maskara derrigorrezkoa izango da Trebiñun

Ainhoa Larretxea Agirre

Sei urtetik gorako herritarrek derrigorrez erabili beharko dute maskara leku ireki zein itxietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna