BAKARRIZKETA

Alarma gorria Erresuma Batuan: garagardoa errazionatzen hasteko bidean

BERRIA

Xabier Martin -

2018ko uztailak 1
1 Bai zera! Garagardo nahikorik ez dagoela ingeles egarrituentzat? Egongo ez da ba! Garagardo emaria gera ez dadin beharrezkoa den CO2a da gutxitzen doana. Izan ere, karbono dioxidoa behar-beharrezkoa da okelaren eta, oro har, edarien industrian.

2 Horrenbeste kutsatzen duen CO2ri buruz ari zara? Bai, noski. Ā«Karbono dioxidoaren hornidura oztopatu duen egoera okerrena da azken hamarkadetanĀ», esan du Gas World aldizkari espezializatuak. Coca-Colak berak botilatze jarduera eten egin behar izan du Erresuma Batuko hainbat fabrikatan. Eta Heinekenek beste hainbeste egin behar izan du.

3 Ozono geruzari kalte egiten ari den gasa baliatzen dugula ahotik behera sartzen duguna ekoizteko? Baietz, garagardoaren eta freskagarrien gasa karbono dioxidoa dela. Entsaladak eta haragi freskoa paketatzeko CO2 erabiltzen da. Are, zerriak eta oilaskoak zorabiatzeko ere baliatzen dute hiltegietan.

4 Eta zergatik dago karbono dioxidoaren eskasia? Funtsean, beste produktu baten ekoizpen prozesutik eratorritakoa delako. Amoniakoa ongarrien industriarako ekoizten dute hainbat fabrikak, eta haien soberakina da CO2a. Bioetanol plantak ere karbono dioxidoaren iturri dira. Eta fabrika horietako asko itxita daude azken asteetan.

5 Zergatik? Ongarriak batez ere ipar hemisferioaren neguan erabiltzen direlako gehien, eta, orain, mantentze lanak egiteko ixten dituztelako fabrika ugari. Erresuma Batuan, kasurako, bakarrik bi planta daude CO2 hornidurari eusteko, eta ez da nahikoa garagardo eta freskagarrien botilatzaileentzat.

6 CO2 kutsagarriaren salneurria igoko zen, orduan. Litekeena da, baina amoniakoarena asko jaitsi da, eta horrek ez du laguntzen. Gainera, munduko futbol txapelketak garagardoaren kontsumoa nabarmen igoarazi du, eta horrek ere azaltzen du Erresuma Batuko hainbat tabernatan dituzten arazoak garagardoa zerbitzatzeko.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna