Palestinako Estatua aitortzeko eskatu diote Espainiari

Samara Velte -

2014ko azaroak 15
Palestinako Estatua aitortzeko eskaera orri bat sinatu dute Espainiako Senatuko 78 kidek. Agiria Amaiurrek aurkeztu du, eta talde parlamentario guztietako ordezkariek babestu dute, PP eta CiUkoek izan ezik. Suediak eta beste 130 herrialdetako gobernuek egin duten urratsari jarraitzeko eskatu diote Madrili, horrek Ekialde Hurbileko negoziazioen «blokeo egoera» gainditzen lagunduko duelakoan. «Beharrezkoa da joko-zelaia moldatzea eta indarren oreka aldatzea, elkarrizketa ahalbidetzeko», dio testuak: «Bizkortasun politikoa eta ekintzak behar ditugu orain».

Palestinarren «duintasunaz» ere mintzo da agiria: «Urteetan egunero zapaldutako herri bat da, etengabe umiliatu eta jaio diren lekuan atzerritar sentiarazi dieten herritarrek osatua». Irtenbide gisa Nazio Batuen Erakundeak babesten duena proposatzen dute: 1967an okupatutako lurretan Palestinako Estatua ezartzea, eta gainerakoa Israelgo Estatuaren esku geratzea. «Palestina aitortzea nazioarteko legediarekin bat egitea da». Bakea bermatzeko, okupazioa amaitu behar dela gogorarazi dute: «NBEk legez kanpokotzat jo arren, Benjamin Netanyahuk berak sustatzen du: horrek bake prozesua suntsituz».

2015, «aitorpenaren urtea»

PAN Palestinako Aginte Nazionalak hiru bider eskatu dio Espainiari Palestina aitortzeko. PPk gehiengo osoa du, beraz, senatarien agiria sinbolikoa baino ez da. Hala ere, baliteke Espainiako Gobernua prest egotea Palestina aitortzeko. Hango prentsak argitaratu duenez, oposizioarekin negoziatzen ari da Espainiako Atzerri Ministerioa, eta Kongresuak datorren asteartean eztabaidatuko du PSOEk xede horretarako proposatutako agiri bat.

Senatuko agiriaren sinatzaileen arabera, 2015a «Palestinaren aitorpenaren urtea» izan liteke; besteak beste, Europako Batasuneko diplomaziaburuak ere adierazi duelako ordurako «Palestinako Estatua» sortzeko nahia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna