Maila ezberdinetan ari diren hiru aurkari euskal taldeentzat

2021eko urtarrilaren 23a
00:00
Entzun
Espainiako Kopan segitzen duten hiru euskal taldeek maila desberdinetan jokatzen duten aurkariak izango dituzte datorren astean jokatuko den final-zortzirenetako kanporaketan. Hirurek etxetik kanpo jokatuko dute. Realak gaur ligan aurrean izango duenBetisekin neurtuko ditu indarrak, asteartean; Osasunak Almeria izango du aurkari asteazkenean, eta Athleticek Alcoyanoren aurka jokatuko du ostegunean. Partidak 21:00etan izango dira.

Imanol Alguacilek argi du ezin dela ligarekin alderaketarik egin: «Bi partida ezberdin izango dira».Athleticeko Marcelino Garciak, berriz, errespetua erakutsi zuen Alcoyanorekiko: «Lehen mailako bi talde kanporatu ditu. Begirunea zor zaie, eta zaila izango dela jakin».Osasunako teknikari Jagoba Arrasatek, berriz, ez zuen adierazpenik egin Almeriaren inguruan. Espainiarrak hirugarren dira Bigarren Mailan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.