Donostiako Nazioarteko. 65. Zinemaldia. BASQUEWOOD

Jon Elizalde bai, robotak ez

Urtzi Urkizu

2017ko irailak 23
Gero eta gehiago ikusten ditugu eguneroko bizitzan robotak bezala ibiltzen diren gizakiak. Dena lau, dena karratu forman. Hitz bat bestearen gainetik esatera ausartzen ez direnak. Inori kalte ez egiteko, euren burua zulo beltz batean sartzen dutenak. Horregatik, eta haragizkoak garela sinesteko, oso pozgarria egin zaigu Jon Elizalde musikaria ezagutzea. Naturaltasun kontzeptua gainditzen du haren jarioak, haren jardunak. Burutik pasatzen zaiona jaurtitzen du, filtro oso gutxirekin. Horrek bere arriskuak izango dituen arren, hobe genuke bizitzan Jon Elizalde gehiago jarri, roboten artean asperduran ito baino.

Iñigo Garcia arkitektoak zuzendutako Bi txirula euskarazko filmean (Zinemira) topatu dugu Elizalde. Paisaje ederren artean, bidaia bitxi batean, Iker Hazas bidaialagun serio baina jatorrarekin batera. Egin dute aurrera, ez dakigula nora edo zertarako. Baina berdin zitzaigun. Egin dute topo ezustekoren batekin. Iritsi dira Francisco izeneko gizon batengana —haren alabarengana, bide batez—. Kandido Uranga aktore bikainak hezurmamitzen du Francisco, eta Elizalderekin solasean dela, bat-batean hala jaurti du: «Aita, ama, izeba-osabak elkartzen ziren. Ilundu arte, hementxe. Afaldu ere bai. Orduak eta orduak, ilundu arte. Batzuetan ez da askoz gehiago behar».

Bi txirula-ren bidaiak harrapatzen zaitu. Eta ez da askoz gehiago behar. Originala eta freskoa da pelikula. Txikia, baina ez eskasa. Irribarrea atera digu Elizaldek, bai filma ikusteko orduan bai berarekin hitz egiteko aukera izan dugunean. Sentiarazi gaitu robotetatik libre. Eta Antzoki Zaharreko ilara luze batean jarri aurretik, pentsatu dugu batzuetan ez dela askoz gehiago behar. Aske jokatzea, hitz egitea. Egunotan, ahal dugun neurrian, filmez gozatzea ere bai.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna