EKITALDIAK ASTEASUN

2019ko otsailaren 2a
00:00
Entzun
Pello Errotaren jaioterrian, Asteasun, haren omenezko eta oroimenezko hainbat ekitaldi aurkeztu dituzte asteon. Baita haren alaba Mikaela Elizegiren omenezkoak ere. Bertsoa, antzerkia eta hitzaldiak daude prestatu duten egitarauan:

Etzi, otsailak 4

Santa Eske berezia, Oihana Iguaran, Aiako Lertxundi, Maialen Lujanbio, Agustin Olarrea Goikoakoa, Haritz Mujika eta Aitor Sarriegi bertsolariekin, herriko trikiti eta pandero eskolarekin eta Usarrabi abesbatzarekin. 17:00etan hasiko da eskea, hiru taldetan banatuta. 19:00etan, Aitzondo elkartean elkartuko dira denak, eta azken erronda egingo dute, tabernaz taberna, 20:30 ingurura arte.

Martxoak 10

Erradikalak gara ikuskizuna, Ane Labakarekin eta Beatriz Egizabalekin.

Apirila (eguna zehazteko)

Bernardo Atxagaren eta Xabi Payaren hitzaldia, Pello Errotaren eta haren alaba Mikaelaren aro historikoa, sormen gakoak eta gizartea ezagutarazteko.

Maiatzak 4

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako egiten den Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko lehen saioa.

Maiatzak 17

Pello Errotaren eta Mikaela Elizegiren bertsoen kantaldia En?aut Agirre bertsolaria, Imanol Kamio pianista eta Aitor Atxega gitarra jotzailearekin, Santa Krutz ermitan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.