Ibilaldi gidatua

Ilunabarra saguzarren ehizan

2021eko urriaren 16a
00:00
Entzun
Itsasertzeko lorategi botanikotik abiatuta, ibilbide gidatua egingo dute bihar Donibane Lohizunen, saguzarren espezie nagusiak ezagutzeko. Bisita gidatuan, alde batetik, haien ekologia ezagutzeko aukera egongo da, eta, bestetik, aztertuko dute zer faktorek jartzen dituzten arriskuan saguzarrak. Horrez gain, lorategi botanikoan jarri berri dituzten saguzarren harrera dispositiboak aurkeztuko dizkiete bertaratzen diren guztiei.

Saguzarren bila
Bihar, 18:30ean hasita, Donibane Lohizunen (Lapurdi).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.