Baskoniak lehen urratsa egin nahi du bosgarren izateko, gaur Zalgirisi irabazita

ainara arratibel gascon
2017ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Kantxa faktorea ez duela alde edukiko jakin arren, bosgarren postua nahi du Baskoniak Euroligako liga erregularrean —zortzigarren ere gera daiteke emaitzak aurka izanez gero—. Horretarako, Zalgirisi irabazi beharko dio gaur Buesa Arenan, azken partidan. Garaipena lortuta ere, beste emaitzen zain egon beharko du; batez ere, Anadolu Efesena. Turkiako taldeak Real Madrilen kantxan jokatuko du bihar, eta galtzea behar du Baskoniak. Irabazten badu, Panathinaikosek eta Fenerbahcek ere irabaztea behar du.

Lituaniarrek ez dute ezer jokoan gaur Gasteizen, baina etxetik kanpo ondo ari dira Euroligan. Azkeneko hiru partidak irabazi dituzte Bambergen, Unics Kazanen eta Maccabiren pabiloietan. Sito Alonsok Andrea Bargnani faltako du, bizkarrean min hartuta baitago. Sito Alonsok Zalgirisen «joko erakargarri eta erasokorra» nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.