Bilboko Aste Nagusia. Janire Manpase. Uribarri konpartsa

«Lehenengo Kanpaia 40. urteurrenean jaso dugu»

JUNE PRIETO / FOKU.
Uxue Gutierrez Lorenzo.
Bilbo
2018ko abuztuaren 25a
00:00
Entzun
Aste Nagusiaren erdi-erdian banatzen dute txosna dekorazio onenaren saria: Kanpaia. Aurreko urtean Eulia irabazi zuenaren txosnan egiten da ekitaldia; aurten, Sin Kuartelen txosnan egin dute. Txupinerak eta pregoilariak banatzen dute saria.

Kanpaia irabazi duzue aurten. Espero zenuten?

Egia esan, bueltatxo bat eman genuen Areatzan, eta ikusi genuen gure txosna nahiko ondo zegoela. Hala ere, hortik irabaztera bada aldea. Inoiz ezin da jakin, baina oso pozik gaude.

Zertan oinarritu zarete?

Beste askok bezala, Aste Nagusiaren eta gure konpartsaren 40. urteurrena omendu nahi izan dugu. Gai hori baliatuta, jai guztien kartelak eskegi ditugu txosnan. Horrez gain, gure txosnaren klasiko bat da albo batean margotzen dugun Marijaia. Dena osatzeko, Bilboko mural bat egin dugu. Azkenean, nahiko emaitza txukuna lortu dugu.

Denbora asko igaro duzue prestaketa lanetan?

Hilabete pila bat eman ditugu lokalean panelak zuritu eta pintatzen, margotzen, kartelak prestatzen... eta ideiak sortzen, noski. Hemen ikusten dena lortzeko batzar eta eztabaida asko ere izan ditugu. Dena ez da denon gustukoa, baina ados jarri gara. Badirudi jendeak egindako lan guztia ikusi duela.

Aurten irabaztea bereziagoa da?

Aparteko motibazioa eman dio urteurrenak. Hala ere, motibazioa beti dago, Kanpaia irabaztea oso polita da. Gure lehenengo Kanpaia, 40. urteurrenean: hori ikaragarria da.

Zein da gakoa irabazteko?

Milaka eta milaka bilera. Lehenengo, gaia erabaki behar da; hori oso garrantzitsua da. Gero, zirriborroa osatu ideia nagusiarekin. Horren gainean hasten gara lan eta lan. Gauzak aldatuz joan behar dugu etengabe, baina, azkenean, lortzen dugu aurrera ateratzea, eta, gainera, ondo.

Zelan erabakitzen da nor den irabazlea?

Herriak erabakitzen du, galdeketa bidez. Bai Kanpaia eta baita Eulia ere. Inoiz tokatu zaigu Eulia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.