Baionako ez-bestak. LEONEN GILTZAK

Ikastolen talorik ez aurten

Bea Salaberri Larre - Ikastolako gurasoa

2020ko abuztuak 1

Azkenean, ez dira Baionako ez-bestak: ez da bestarik eta kito. Koherentziaz, egoera sanitarioarengatik eta pasatu dugun udaberriaren ondotik, pozten naiz ez baitira burutu. Inkontzientzia hutsa zitekeen hauek gertatzea, kontrolagaitzak izaten direnez, arriskutsuak ziratekeen. Zuhurtziak hala agintzen zuen: ez egitea.

Pozten naiz, behingoz ez baita hiria desitxuratu, beste urteetan egin ohi den bezala, hesiz inguratuz eta herritarren bizia baldintzatuz.

Alde txarrak ere baditu. Ezeztatzeak ondorio ekonomikoak izanen ditu, begi bistakoak diren aktibitateetan: ostalaritza, komertzioa, girgileria salmenta. Kezkagarria zait beste batzuen egoera, hain begi bistakoak ez direnena; besta horietan egin etekinez bizi diren elkarteen kasua diot, bereziki ikastolak.

Baionako ikastolen egoera ekonomikoa bestei biziki hertsiki lotua da, aspaldiko errezetari lotua baita: talogintza eta ostalaritza. Ikasturte honetan, gainera, berritze obren urtea izanen da eta gelak berriz hornitu beharko dira. Gure ikastolak irabazi gutxi egin zituen iaz, aroarengatik: sekulako euriak egin baitzituen. Aurten ez du sos mikorik sartuko kutxetan garai honetan. Nahiz eta niretzat Baionako bestak ez izan bereziki plazer garaiak, hori izaten dute alde ona, ikastolen diru iturri direla.

Ez-besta hauetatik haratago, eta salbuespen neurriak irauten duten bitartean, talo salmentak burutzeko aukerarik ez da egonen hainbeste, ez neurri horretakorik. Gure eskolek, irakasleek eta haurrek, eta moltsek, gorriak ikusiko dituzte negua aitzin. Irudimena inarrosi beharko dugu, urte sariak ez emendatzeko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Donostiako Ramontxu Berri tabernan egondako 683 laguni egin ziete proba, atzo ©Gorka Rubio / Foku

Hego Euskal Herrian, 492 positibo

Berria

Pertsona bat hil da Nafarroan, uztailaren 15etik lehena. Uztailaren 27tik abuztuaren 3ra Galdakaoko Muguru tabernan izan ziren 420 laguni PCR proba egingo diete, eta Donostian PCR-ak egiten jarraituko dute Ramontxu Berriko bezeroei.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, iragan astelehenean, Gasteizen ©Jaizki Fontaneda / Foku

«Erantzukizunerako» deia egin du Iñigo Urkulluk

Joxerra Senar

Sare sozialetan zabaldutako ohar batean, Eusko Jaurlaritzako jarduneko lehendakariak ohartarazi du «denen artean ahal den guztia» egin behar dela lehen olatuan bizitako egoera dramatikora ez itzultzeko.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Eragile guztiekin biltzeko eskatu dio oposizioak Eusko Jaurlaritzari

Olatz Esteban Ezkati

538 positibo atzeman dituzte Hego Euskal Herrian, iragan astean halako bi. Ospitaleratzeak ere bikoiztu egin dira egun batean: 103 pertsona daude erietxean.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna