TALDEEK ESANDAKOAK

2015eko ekainaren 24a
00:00
Entzun
«Zuen [EH Bilduren] aldeko giroa dezente hoztu da. Zergatik? Beharbada, irtenbiderik gabeko kale itsuetarako joera duzuelako; beharbada, inposizioa eta dogmatismoa gustuko duzuelako»

«Ezezko pankarteroan jardun du EH Bilduk lau urteotan, EAJri oztopoak jartzeko»

Mari Eugenia Arrizabalaga

EAJren bozeramailea

«Gipuzkoa berriz ere atzera doa denboran, eta, zoritxarrez, eskuinera bira egiteko intentzio argiarekin ari dira»

«Zuek [EAJk] zerbitzu publikoen pribatizazioan sinesten duzue; guk, aldiz, langileen ikuspegia lehenesten dugu»

Iñaki Arrizabalaga

EH Bilduren bozeramailea

«Sektorekako politikak dira akordio honen izaeraren ezaugarri, baina baita gobernagarritasuna eta adostasuna ere. Ideologia ezberdina dugu, noski, baina Gipuzkoaren interes orokorra defendatzeak batzen gaitu EAJ eta PSE»

Denis Itxaso

PSE-EEren bozeramailea

«EH Bilduren politika asko oso baikorrak izan dira, baina neurri arrazionalek ere arbuioa eragin dute. Ez da soilik gobernatzen programarekin, formekin eta jarrerekin ere gobernatzen da»

Juantxo Iturria

Ahal Dugu-ren bozeramailea

«Zentralitaterako norabidea mantentzen badu EAJk, hitz egingo dugu, hor egongo gara, eta gure ekarpena egingo dugu»

Juan Carlos Cano

PPren bozeramailea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.