Indarkeria matxista

20 urteko gizon bat espetxeratu dute, Miarritzen emakume bati eraso diolakoan

Eneko Etxegarai Urain.
Baiona
2018ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Baionako gizonezko bat kartzelan sartu dute, Miarritzen (Lapurdi) emakume bat bortxatzea leporatuta. 20 urte ditu atzemandako gizonak. Poliziak jakinarazi duenez, hasieran ukatu egin zituen akusazioak, baina DNA proben emaitzen ondoren aitortu du andreari eraso egin ziola. Epaileak espetxeratzeko agindua eman du.

Azaroaren 17an salatu zuten sexu erasoa. 20 urte ditu salaketa jarritako emakumeak. Haren arabera, Baionan festa egin ondoren, Miarritzera bueltatu zen, etxera, lagun baten eta akusatutako gizonaren laguntzarekin. Etxean utzi zutenean, joan egin ziren laguna eta akusatutako gizona, baina, salaketaren arabera, bueltatu egin zen gizona, emakumearen etxera sartu, eta bortxatu egin zuen. Emakumeak salaketa jarri zuen biharamunean. Gizonak ukatu egin zuen, eta atxilotu ondoren libre utzi zuten. DNA probaren emaitzak ikusita sartu dute orain espetxera.

Bilbon, bestalde, gizon bat atxilotu zuten atzo udaltzainek, bikotekideari eraso egin ziolakoan. Emakumea ospitalera eraman zuten, zauriekin. Udaleko talde guztiek adierazpen bat kaleratu dute erasoa salatzeko, eta babesa agertu diote emakumeari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.