Irudia. Iruñea

Ager eremuko euskaltzaleen ufada Euskaraldiari

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA.
2022ko azaroaren 15a
00:00
Entzun
Errigorako kideek sostengua adierazi zioten atzo Euskaraldiari Iruñean, antolatzaileekin egindako agerraldian. Amaitu berri da Errigoraren Bat egiteko garaia da kanpaina, eta, Ibai Sueskun kideak azaldu zuenez, haren bidez Nafarroa erdialdeko eta hegoaldeko 24 nekazariren produktuak zabalduko dituzte Euskal Herri osoan. Trukean, Errigorak 200.000 euro jasoko ditu Nafarroa hegoaldean euskara sustatzeko. Sueskunek gogorarazi zuen lan horretan zenbait mugarri izan direla azkenaldian: hala nola zonifikazioaren kontrako mobilizazioa eta Ager topaketak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.