Geroz eta aldi baterako kontratu gehiago Nafarroan

2019ko irailaren 4a
00:00
Entzun
2013an hondoa jo zuenetik, asko hobetu da enpleguaren egoera Nafarroan—%44 txikitu da langabezia tasa—, baina ez horrenbeste beharraren kalitatea.

Nafarroako CCOO sindikatuak argitaratu duen txosten baten arabera, 2018an sinatu ziren kontratuen %38,6k zazpi egun edo gutxiagoko iraupena izan zuten. Izugarri handitu da aldi baterako lan kontratuen kopurua.

CCOOko arduradunen hitzetan, «kontratu mota hori duen pertsona batek finkoa duen batek baino 10.929 euro gutxiago irabazten ditu, batez beste». Gainera, 2011n baino baxuagoak dira aldi baterako kontratudunen soldatak.

Genero arteko soldata arrakala ere salatu du CCOOk. Nafarroan, emakumeek gizonek baino 7.801 euro gutxiago irabazten dituzte batez beste. Elkarlanera gonbidatu du Nafarroako Gobernua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.