Madrilek 'Riderren legea' onartuko du asteartean

2021eko maiatzaren 8a
00:00
Entzun
Datorren asteartean onartu eta abuztuan indarrean sartuko da Espainiako Gobernuaren Rider ren legea. Duela bi hilabete adostu zuen Lan Ministerioak lege hori sindikatuekin eta patronalarekin, plataformetako banatzaileen eskubideak babesteko. Oinarrian, Espainiako Auzitegi Gorenak ezarritako ildoa islatzen du idatziak: lan harremana badela Interneteko plataformen eta banatzaileen artean, eta autonomoen kontratuak ezingo dituztela egin, beste batentzako lanekoak baizik. Lan baldintzak ezartzeko baliatzen dituzten algoritmoak ezagutzeko eskubidea izango dute, halaber, langileen ordezkariek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.