Ikusteko dago Hegoaldean nola ezarriko den

2022ko irailaren 23a
00:00
Entzun
Ez dago garbi Espainiako aberastasunaren gaineko zerga berriak Hego Euskal Herrian zehazki zer itxura izango duen. Printzipioz, zuzeneko zergen gaineko eskuduntza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusiek eta Nafarroako Parlamentuak dute, eta lurralde horietako ogasunei dagokie haiek biltzea. Baina Espainiako Gobernuak badu beste aukera bat: zerga izendatu beharrean, «ondarearen prestazio publiko» izendatzea. Formula hori egokia izan daiteke haren aurkako auzibideak eragozteko, baina beste ondorio bat izango luke: foru erakundeen eskuduntzari izkin egitea.
Aukera hori hautatu dute PSOEk eta UPk Espainiako Kongresuan aurkeztu dituzten energia konpainien eta bankuen gaineko tasa bereziekin. Eusko Jaurlaritzaren, Nafarroako Gobernuaren eta alderdi abertzaleen kexuen ondorioz, Madrilgo gobernuak iragarri du zerga horren bilketa foru ogasunen esku geratzeko bideak negoziatuko dituela.
Ondare zerga 27.000 lagun inguruk ordaintzen dute Hego Euskal Herrian. Gipuzkoan, EH Bildu agintean izan zen garaian, aberastasunaren gaineko zerga izendatu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.