Bielorrusiako mugan iritsieren etena atzeman dute

2021eko abenduaren 10a
00:00
Entzun
EB Europako Batasunaren eta Bielorrusiaren arteko mugan baretze bat izan dela adierazi zuten atzo batasuneko estatu kideek. Lituaniak, Letoniak eta Poloniak Bielorrusiarekiko duten mugan iheslarien iritsierak «ia eten» egin direla jakinarazi zuen Barne ministroen kontseiluak. Beren herrialdeetara itzularazi dituztenen kopuruak, berriz, gora egin duela gaineratu zuten.

Uneotan Italian, Grezian, Espainiako Kanarietan, Zipren eta Maltan ari da izaten iheslarien iritsiera «gorakada». Ohartarazi zutenez, EBk «soilik taldean» egin diezaioke aurre egoera horri, eta Migrazio eta Asilo Itunean aurrerapausoak ematera deitu zuten.

EBko hamabost estatu 40.000 errefuxiatu afganiar hartzera konprometitu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.