Irudia. Israel

Indarkeria matxistaren aurkako greba jendetsua

JIM HOLLANDER / EFE

Berria -

2018ko abenduak 5
Milaka emakumek greba egin zuten atzo Israelen indarkeria matxistaren aurka. Ehunka protesta egin zituzten herrialde osoan, eta arratsaldean manifestazio handi bat egin zuten Tel Aviven. 300 eragilek baino gehiagok babestu zuten ekinbidea; horien artean egon ziren eskualdeetako eta udalerrietako erakunde publikoak, eskolak eta enpresak. Joan den astean bi neska adingaberen hilketen berri izan ostean erabaki zuten grebara deitzea. Aurten 23 emakume hil dituzte Israelen. Irudian, Tel Aviven egin zuten protestetako bat.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna