Jimmy Jazz aretoak 'streaming' bidezko jaialdi bat egingo du

2020ko ekainaren 5a
00:00
Entzun
Ez dakite publikoarentzako ateak noiz ireki ahalko dituzten, baina Gasteizko Jimmy Jazz aretoko arduradunek zuzeneko musika zabaltzen jarraitu nahi dute , eta horregatik antolatu dute streaming bidezko jaialdi bat larunbatean, Euskal Herrian Sortua izenekoa.

Azaldu dutenez, Kataluniako Estraperlo aretoan duela bi aste egindako Fem d'aquĆ­ jaialdiaren jarraipena da Gasteizkoa. Brigade Loco, The Guilty Brigade, Rotten XXI eta Arcada Social taldeak arituko dira zuzenean, eta ikusleek diruz laguntzeko aukera izango dute.

Horrez gainera, ekainaren 14an Izaki Gardenak taldearen emanaldia ere eskainiko dute, eta 18an, The Dealers eta Red Iron Squad taldeena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.